Hurbilkari sabaikari ahostun

Hurbilkari sabaikari ahostun
j
NAF zenbakia153
Kodetzea
X-SAMPAj
Kirshenbaumj
Braille

Hurbilkari sabaikari ahostuna ahozko hizkuntza askotan erabiltzen den kontsonante mota da. Soinu hau adierazten duen Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren ikurra ⟨j⟩ da. X-SAMPA ikur baliokidea j da, eta beste alfabeto fonrtiko zenbaitetan, alfabeto fonetiko amerikanoa kasu, ⟨y⟩ ikurrarekin trankribatzen da. Tradizio erromanikoan hots honi yod ("jod") deitu ohi zaio. ⟨J⟩ letraren ingelesezko izena, jay, [d͡ʒ]-z hasten denez (afrikatu sabai-hobikari ahostunarekin), hurbilkariari batzuetan yod deitzen zaio ingelesez ere, fonologia historikoko yod-dropping eta yod-coalescence terminoetan bezala.

Hurbilkari sabaikaria sarritan aitzineko bokal itxi ez biribilduaren [i] baliokide semibokalikotzat har daiteke. Zenbait hizkuntzatan elkarren arteko txandakatzeak aurki daitezke, hala nola frantsesean, eta baita zenbait hizkuntzatako diptongoetan, ⟨j⟩ eta ⟨i̯⟩ bezala, transkripzio fonetiko sistema desberdinetan erabiltzen den ez-silabikotasunaren diakritikoa soinu bera irudikatzeko baliatuz.

Zenbait hizkuntzatan, ordea, biribiltasunari dagokionean zehaztu gabea den sabaikari hurbilkaria dute eta, beraz, ezin daiteke [i]-ren edo [y] bere kide biribilduaren (normalean, [ɥ]) baliokide irristaritzat hartu. Adibide bat gaztelania da, hurbilkari sabaikari bi bereizten dituena: [j] bokalerdi hurbilkaria, beti ez-biribildua, eta [ʝ̞] kontsonante hurbilkaria, biribiltasunari dagokionean zehaztu gabea dena.[1]

Martínez-Celdrán-en arabera, [j] laburragoa da eta normalean trantsizio soinua besterik ez da. Bokal osoaren ondoan ager daiteke soilik, eta ez da sekula silabaren ekinean agertzen. Bestalde, [ʝ̞] hotsak zabalera baxuagoa du, batez ere F2n. Gainera, [ʝ̞] silabaren hastapenean bakarrik ager daiteke. [ʝ̞] ez da zaratatsua ebakeran edo hautematean. [ʝ] bihurtu daiteke ahoskatze enfatikoan, zarata izanik (turbulentziak aire-etorrian).[1]

  1. a b (Ingelesez) Martínez-Celdrán, Eugenio. (2004-12). «Problems in the classification of approximants» Journal of the International Phonetic Association 34 (2): 201–210.  doi:10.1017/S0025100304001732. ISSN 0025-1003. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search